D 10 – Dugun aipa

Chantons le mystère de l’Eucharistie
 
1 – Dugun aipa Gorputz hunen misterio handia,
Eta Odol sainduaren indar salbagarria,
Lurrekoak salba diten, Jainkoak ixuria.
 
2 – Eman zaiku, sortu zaiku, Ama hartuz Maria.
Mundu huntan hedatu du bere hitzen hazia ;
Itzultzean utzi dauku Sakramendu handia.
 
3 – Azken gauan egin zuen, anaiekin afari :
Jan moldean osoki zen jarraiki Legeari ;
Gero bera eskaini zen Hamabien janari.
 
4 – Jainko hitzak  hitz batez du Gorputz egin ogia,
Arno hutsa Odol saindu du bilakarazia.
Dudetarik fedeak du zaintzen bihotz garbia.
 
5 – Sakramendu handi huni ahuspez gauzkiola.
Gauza saindu guzieri hau nagusi dadila.
Sinesteak argi beza gure begi ahula.
 
6 – Jainko Aita Semeeri kantu-ta bozkario.
Heier agur, ospe, indar, esker-ta amodio ;
Eta bien Gogoari orobat laudorio. Amen.