Que ton sang versé pour nous fasse notre unité
Guretzat duzu, Jauna, eskaintzen odola,
Batetara gaitzala Zuk nahi bezala. (2)
1 – “ Bai elgar maita, Nik hiltzeraino
Zuek maitatu bezala.
Nik kurutzean, Nik aldarean
Ixuri dutan odola,
Bihotz barnetan, erresumetan,
Denak bat bilduz doala ! (2)
2 – “ Uzten dautzuet nere bakea,
emaiten nere bakea :
Bete dezala mahain sainduan
Guzien bihotz barnea,
Izan dadin bat, munduz mundu bat
Zerurako artaldea. (2)
3 – “ Bere bizia bere daukanak
Sekulakotz du galduko,
Bizi guziaz emana dena
Betiere da biziko :
Zuen buruer guziek doi bat
Bertzen maitez egin uko. (2)
4 – “ Ni mahats-ondo, zuek aihenak,
Denek bat dugu gorputza.
Nere graziak, nere biziak
Guziak barnez gabiltza.
Mundu guzia batetaratuz
Zabal dadila Eliza. (2)
