B = Ogi-arnoen ekartzea – Présentation dons

  • B 1 – Huna, Jauna, Herria

    Vois ton peuple rassemblé, s’offrant avec le Christ
     
    Huna, Jauna, herria
    Mezan bat egina,
    Kristorekin guzia
    Zuri eskainia.
     
    1 – Hor aldarean, ogi bihiak denak dire bat ogian,
    Hor aldarean, mahats mulkoak denak ere bat arnoan :
    Bai Jesusekin, bai elgarrekin, guziek dugun bat egin .
     
    2 – Huna haurñoak, huna gazteak Jesusek ditzan erabil
    Huna jendeak, huna guziak, Jesusen baitan denak bil.
    Haren nahian, haren grazian gaiten gu bizi eta hil.
     
    3 – Huna eriak : hoitan burura kurutzean Zuk hasia.
    Huna xaharrak : eman hiltzean deneri zure loria
    Bai bozkario, eta minetan pitz gutan zure Argia.
     
    4 – Huna etxeak, huna herriak bai eta mundu zabala.
    Kristoren baitan beite denak bat. Zuk nahi duzun bezala :
    Amodiozko mundu berria beti zabalduz doala
  • B 2 – Har otoi Jauna

    Reçois notre offrande, Seigneur
     
    Har otoi Jauna, gure eskaintza :
    Elizaren haur nahiz gabiltza.
    Har otoi Jauna gure bihotza.
     
    1 – Huna ogia
    Ogi garbia
    Gure indarren azia :
    Gure bizia
    Dadin guzia
    Goiti abia !
     
    2 – Huna arnoa,
    Arno gozoa
    Gure bihotzen beroa
    Oi Jaun Goikoa,
    Zu ganat doa
    Gure gogoa !
     
  • B 3 – Onhar, Aita Zerukoa

    Agrée, Père du ciel, notre offrande
     
    Onhar, Aita, Zerukoa,
    Jainko betierekoa,
    Onhar guk egin eskaintza :
    Ostia eta Kalitza.
     
    1 – Huna ogia, guziz garbia.
    Otoi ! deneri eman grazia,
    Eta hileri zure bizia.
     
    2 – Huna arnoa, zerurakoa :
    Hel dakizula hunen gozoa !
    Salba dadila mundu osoa !
     
    3 – Huna bihotzak, huna etxeak,
    Huna huna gu garen guzia :
    Egin dezagun zure Nahia !
     
     
  • B 5 – Apezaren eskaintza

    Je crois en la résurrection de la chair
     
    1 – Galbario gaineko goi eskaintza hura
    Apezaren eskutik dohala zerura ;
    Suzko leize beltzetik hilak diten aira. (bis)
     
    Apezaren eskaintza onar zazu, Jauna,
    Hilek dezaten goza zure  zoriona.
     
    2 – Onar aldarean den Jesusen Gorputza :
    Hilen zorrak bere gain, zuri oihuz datza,
    Barkamenduz ur dadin Aitaren bihotza.  (bis)
     
    3 – Onar zazu Jesusek ixuri Odola :
    Arimak garbiturik zu-gana ditzala ;
    Baitu hoben guzien kentzeko ahala.  (bis)
     
  • B 6 – Kristorekin dugun egin

    Unissons notre offrande à celle du Christ
     
    Kristorekin dugun egin guzien eskaintza.
    Kristorekin zabal dadin munduan Eliza.
     
    1 – Huna ogia guk aldarerat ekarria
    Zure gorputza egin dadila.
     
    2 – Huna arnoa gure bihotzen piztekoa
    Zure odola egin dadila.
     
    3 – Bizian denak ditugu, Jauna, zuk emanak :
    Zor den bezala, zure ditela.
     
  • B 8 – Jaun Zerukoa

    Présentons au Seigneur nos supplications
     
    1 – Jaun Zerukoa, otoitzez gaude konfidentzia betean :
    Amodioa pitzarazazu gure sort herri maitean,
    Zure lekuko agertuz beti, bizi gaitezen bakean,
    Batek bertzea errespetatuz, batasun sendo batean.
     
    2 – Eta ogia sortarazazu gosea dagon lekuan,
    Gure gidari daudenak aldiz lagundu beren karguan,
    Izan dezaten bihotz bat eta argi bizi bat buruan,
    Egia eta zuzentasuna heda ditezen munduan.
     
    3 – Egizu, otoi, libertatea nehork ez dezan kondena,
    Eta ez ahantz hobenik gabe estekan eman dutena,
    Zuhauren edo herriagatik pairatzen ari duena,
    Mundu guzian errespetatu dezan gizonak gizona.
     
    4 – Bada hoinbertze sofrikario eta hoinbertze behartsu,
    Zure eskua izan dadila denen alderat indartsu ;
    Mundu huntako behar orduen berri ongi baitakizu,
    Komeni bada, solegi diten, Jainkoa, zerbait egizu !
  • B 9 – Nere Bizia

    Prends ma vie, Seigneur
     
    1 – Nere bizia har-azu Jauna, otoitz dadien egina.
    Nere bizia egin dadila Zure bizia bezala. (bis)
     
    2 – Ogi xuri hau har-azu Jauna, otoitz dadien egina.
    Kristoren gorputz egin dadila Bazko bezperan bezala. (bis)
     
    3 – Arno hau ere har-azu Jauna, otoitz dadien egina.
    Arno hau ere egin dadila batasuneko odola. (bis)
     
    4 – Nere eskuak harzkitzu Jauna, otoitz nadien egina.
    Nere eskuak egin ditela zure eskuak bezala. (bis)
     
    5 – Nere bihotza har-azu Jauna, otoitz dadien egina.
    Nere bihotza egin dadila zure bihotza bezala. (bis)