A 33 – Artzain ona

 » Je suis le Bon Berger « 
 
1 – Artzain ona mortuz mortu dabila,
Galdua den ardiaren bila..
Goazen deika, Jesus Jauna bezala :
Artalderat denak doatzila.
 
Jesus, eman bihotz eta sineste :
Salbatzaile gutan bizi zaite.
Jesus, eman bihotz eta sineste :
Salbatzaile gutan bizi zaite.
 
2 – Zenbat gazte argi bila dabiltzan,
 Ez jakinez nola nun zer izan…
 Sar ditela gurekilan Elizan,
 Jesu Kristok argiz bete ditzan.
 
3 – Bekatuak zoin maiz ari dituen
     Batasunak, familiak hausten…
     Denek berriz batetara gaitezen,
     Dugun ezar Jesu Kristo lehen.
 
4 – Bazterretan zenbat herra den sortu :
     Haurrideak etsai egin ditu :
     Hastiatuz, ez elgarri egin tu ;
     Elgar maitez, denek egin kantu.