W 23 – San Bladiren beila

St Blaise, évêque et martyr
 
Otsartiko patroin, Bladi handia,
Sainduetan guziz maitagarria
Zuri oihuz dago, laboraria,
Zerutik zitzaio, otoi, balia.
 
1 – Armeniar seme zen Bladi sortu,
Jite oneko haur goizik agertu.
Handitzearekin ez zen makurtu ;
Saindutzeko zuen bidea hartu.
 
2 – Sebasten ez zagon apezpikurik.
Nor zuketen Bladi baino hoberik
Etzioten beraz eman bakerik
Bera jarri arte kargaz onturik.
 
3 – Apezpiku handi oraino gazte
Bainan ohoreak Bladik ez maite
Kurutzea hobe … mendian duke ;
Borturat igan zen eta han gorde.
 
4 – Jauregitzat orai, harpe ilun bat
Bladi abian da Jainkoa ganat.
Etsaia haratu zen ihizirat,
Saindua ereman presundegirat.
 
5 – Jainkoaren gizon bere bizian ;
Jainkoaren gizon azken auzian.
San Bladi martir zen heriotzean
Jainkoak bere du zorionean.