T 17 – Zu bihotzean

Avec toi, Seigneur, fais que nous soyons un !
 
Zu bihotzean eta Zu lagun,
Denek bat egin dezagun.
 
1 – Mundurik ez zen, argirik ez zen, eta zuk maite gintuzun,
Lurreko minen artetik, Jauna, denek bat egin dezagun.
 
2 – Bakotxa bakotx izanik ere, denek bat egin dezagun ;
Ez berdingoa, gaindituz goazen elgarren ganat zu lagun.
 
3 – Jesusi beha erran du Jaunak : “ Hau dut nik Seme maitea ”.
Maitasun beraz, behako beraz, deneri, Jauna, gaur beha.
 
4 – Fededun jendek dezaten goza guzien gatik bakea,
Ezagutaraz elgarri beha, Jesusen begitartea.
 
5 – Emana denik ez baita nihor emana zaren bezala,
Bat zare, Jauna, batean hiru : nork adi hori, nork zila ?
 
6 – Kristori esker elgarri gaiten emanak, eman ahala ;
Lurrean diren herriak oro Kristok bat egin ditzala.