M 12b – Kristo Erregeri

Gloire au Christ, notre Roi !
 
Kristo Erregeri, Eskualdunek agur !
Kristo Erregeri agur, agur ! (bis)
 
1 – Itsaso, mendiak, ibai, zelaiak,
Zuretzat eginak, dira zureak,
Ureko uhainek, mendiko oihanek :
Kristo, Agur !
 
2 – Airean doatzan xori ederrek
Lurreko ihizi handi azkarrek,
Pentzeko loreak, zeruko izarrak :
Kristo, Agur !
 
3 – Aingeru guzien errege Jauna,
Errege’re zira, gizonarena.
Nun da Erregerik, zu bezalakorik ?
Kristo, Agur !
 
4 – Erregen Errege hola zirena,
Nola ote zira atze egina
zuhauren etxean, zure erresuman ?
Kristo, agur !
 
5 – Tokiz-toki zira herrestatua,
Mihi guzietan laidostatua !
ororen Errege, trufatzen zaituzte !
Kristo, agur !
 
6 – Orotarik kanpo emana zira…
Zato gurekilan Euskal-Herrira :
Zure gira oro, orai eta gero !
Kristo, agur !
 
7 – Lur hau oro zuri kendurik ere,
Zerua gelditzen zauzu halere :
Zeru hortarat gu hel-araz gaitzazu !
Kristo, agur !