I 41 – Gurekin egon

Reste avec nous, Seigneur
 
Gurekin egon gurekin Jauna
Oraino dugun hitz egin
Heldu da gaua ilun iluna
Gurekin egon gurekin.
 
1 – Zertaz mintzo zinezten bihotz ilun
Ibiliz hola bihotz ilun ?
Hara Jerusalemen heren egun
Jesus hil dela heren egun.
 
2 – Gutarteko jendeak bizi dela
Omen dabiltza: bizi dela.
Gizon zentzugabeak, zoin epela
Zuen bihotza zoin epela !
 
3 – Kristok behar zituen jasan behar
Horiek oro jasan behar.
Piztu eta zadien ospean sar
Betiereko ospean sar.
 
4 – Emauzeko bidean bihotza su
Ez ote ginen bihotza su ?
Jesus mintzo zenean, hain dohatsu
Hari ginauden hain dohatsu.