Nous étions ténèbres, nous voici devenus fils de lumière
Ilunbe ginen ilunbetan,
Orai argi, Jauna, zu baitan.
1 – Argiaren seme izan, biziko urrats guzietan.
Argiaren seme izan, gutan Kristok dirdira dezan.
2 – Argiaren fruitu ekar : on ager, zuzen eta suhar.
Argiaren fruitu ekar : bekatutik bozik iratzar.
3 – Ez egon lo, denak jeiki : Jainkoa nun den, nor den aurki.
Ez egon lo, denak jeiki : zoin den ona, ai baginaki !
4 – Jaunak baitu argitua, bidean deika zen itsua,
Jaunak baitu argitua, argi beza gaurko mundua.
