A 36 – Jaun ta Salbatzaile

Je crois en Toi, Seigneur, notre amour et notre espérance
 
1 – Jaun ta Salbatzaile, zu nor zaren
Nork nau zuhauk baizik, argituren.
Jaun ta Salbatzaile, Jaun bai zeru-lurren
Bai zu zaitut, Jesus, nik sinesten.
 
2 – Gu hain maitez Jesus jin zen-eta
Zer du Berri Ona, mintzo baita :
“ Hel, hel zeruari, han da zuen Aita,
Haur hok maita Jauna, elgar maita. ”
 
3 – Lur hau askorentzat zoin den latza.
Hanbat etsimendu, hanbat lotsa !
Zu bait zaude Jainko on eta aberatsa
Zu, Jaun ona, zaitut esperantza.
 
4 – Ni har, otoi, Jesus, har ni hurbil
Har ni zerbitzari, ni har mutil.
Zuk dei egin-eta, nun ba ihes ibil ?
Nun den Erreinua, han bai gu bil.