K 17 – Haize berri batek

Souffle de Dieu, renouvelle-nous
 
Haize berri batek emanik zerutik
Lekukoak ziren altxatu, ordutik
Gaur, Izpiritua, igor zure sutik
Beldurrak ken-eta ahalgeak aurtik.
 
1 – Izpiritua igorri duzu, Jesu Kristo
Bihotz arteko hosto zimelen haizatzeko
Haize berriak oro garbituz, otoi zato.
 
2 – Izpiritua zure freskoa ufa’guzu
Lurra zu gabe zakartzen baita, berri zazu
Indar berrien bizi berrirat pitz gaitzazu
 
3 – Izpiritua, gaurko gizona epel dago
Nolaz ez dugu elgar sustatzen gehiago ?
Zato, bai, zato ! Bihotz hoztuak, otoi, bero !