L,M = Trinitate / Bihotz Sakratua - Trinité / Dieu M 18 - Argiz argi argiraino Marchons dans la lumière ! Argiz argi argiraino gaiten denak lehia : Fededunak, Jaunari so, oraitik bozkaria. 1 - Ganderailuz har eskutan, fedearen argia : Denak bozik zeru alde Jesusekin abia. Ilunberi nor ez nausi zurekilan, Maria Zure ganik baita jali zeruko iguzkia. 2 - Ez mundurik, ez jenderik, ez zen nihun ageri ; Zuk daukuzu, Jauna, piztu bizi-argi den hori. Zuk daukuzu maitasuna bihotzean ixuri : Denen gatik, bat gabiltza Zuri so kantuz ari. 3 - Argi-guzu dirdiraka zerurako bidea : Indar beltzak heziz eman Jainkoraino heltzea. Goiko bake, goiko argi zuk pitz, Ama maitea, Bi besoak maitez luza, zaude gu ganat beha. 4 - Gu egin zuk argi-seme, egin argi-alaba : Dugun garrait, dugun gaindi gau indarren burrunba. Bai, gu egin argi-seme, egin argi-alaba : Jainkoaren nahiari diogun beti guk : « Ba. » M 07 - Bihotz Jesus maitearena Coeur de Jésus, source de grâce 1 - Bihotz Jesus maitearena Graziaren iturria : Hemen naiz bihotz samurrena Zure ganat etorria. Oi ezin aski laudatuzko bihotz garbi sakratua, Noiz zaitut bada maitatuko ? Zerk nauka sorraiotua ? 2 - Alferretan nauzu bilatu, Bihotz beti zabaldua ; Zure ganik naiz aldaratu : Oi hau da zoramendua ! 3 - Bihotz ihes-leku segura Kreatura guzientzat : Amodiozko gaindidura, Zer egiten dut zuretzat ? 4 - Bihotz guziz ona zarena, Hasten naiz zure maitatzen ; Zu gabe bizi daitekena Osoki zait urrikaltzen. M 10 - Gorets dezagun Kristo Errege Christ, notre roi, nous te louons ! Gorets dezagun Kristo Errege, Jaungoikoaren Semea. Gorets dezagun, kristau guziek, Diren guzien Jabea. (2) 1 - Jainko izanez Errege dela guziek dugu sinesten. Gizon izanez Nausi dugula bihotzez dugu aitortzen. 2 - Zu, dio Aitak, nere Semea, jar nere eskuin aldean : Zuk duzu nere ahal osoa zeruan eta lurrean. 3 - Harenak gare, harek eginak : Kristo da gure Jabea. Harek odolaz erosi gaitu : Kristo da gure Errege. 4 - Guk Kristo dugu Kristo egia, hura bakarrik legea. Guk Kristo dugu Kristo bizia, hura bakarrik bidea. 5 - Etsai harroak oihuka daude : Ez bedi hura Errege. Kristau guziek dugun ihardets : Kristo da gure Jaun Jabe. M 19 - Jesus Jauna, maitez jina Seigneur Jésus, venu par amour parmi nous ! 1 - Jesus Jauna, maitez jina, (2) Nun zaude nun, erran Jauna. (2) Jesus Jauna, gu Zu-gana, (2) Goazilarik gauan barna. (2) Jesus Jauna, Zuk dei egin, (2) Ibil gaiten gu zurekin. (2) 2 - Jesus Jauna, har Zuk dena : (2) Pobrena da Zuk maitena. (2) Jesus Jauna, argi eman : (2) Denen mutil zira izan. (2) Jesus Jauna, Zuk trabak ken : (2) Gu zurekin egin azken. (2) 3 - Jesus Jauna, eman argi, (2) Zu betiko goi-iguzki. (2) Jesus Jauna, barka guri, (2) Hoin baitzira urrikari. (2) Jesus Jauna, indar eman, (2) Sinestea flakatzean. (2) 4 - Jesus Jauna, beldur gaude : (2) Barnetik jar gure alde. (2) Jesus Jauna, beha gaude : (2) Dirdiraraz goiko ospe. (2) Jesus Jauna, beha gaude : (2) Ager denen adixkide. (2) M 06 - Jesusen bihotza, zoin maitea Adorons notre Sauveur, qu'Il nous entraine vers le Père 1 - Jesusen bihotza, zoin maitea zu zare neure guzia Zu ganat bakarrik izanen da betikotz ene lehia. Adora, ohora dezagun, Orok egun, Gure Salbatzaile ona. Helaraz, helaraz gaitzazu zerurat, Zu ganat, zure loriarat. 2 - Nork erran Jesusen Bihotzerat ez dakiela bidea ? Soldadoak lantzaz ideki du guretzat hango bidea. 3 - Munduko edozoin lore baino ederragoko delarik, Zergatik hain bihotz maite hori, arantzez dago beterik ? 4 - Amodioaz amodioa pagatzen bada munduan, Ordainez merezi duzu, Jauna, neurea Ogi Sainduan. 5 - Urrun naiz ibili orai arte Kurutze saindu bidetik, Orai naiz zure bi besoetan biziko beti josirik. 6 - Bihotzak munduko lillurentzat atxiki badu lehia, Zu hartuz dut orai atxikiren lurkerientzat hetsia. L 10 - Kreazionearen Salmoa Psaume de la Création Aita, hain haundi, hain eder Hain bizi ahaltsu, Amodio zira, Aita, hain haundi, hain eder, Hain bizi ahaltsu, Zuk egin orotan hor zira. 1 - Zeru zoragarri, zuk eginarekin, hain handi hain ttipi den guziarekin, Izarrez distiran den zeruarekin, Jaun Iguzkirekin, egin oihu : 2 - Itsaso denekin, ibai guziekin, lur zabal orokin, ta ur nasaiekin, Suzko sasi gorri orroitgarriekin, haize firfirekin, egin oihu : 3 - Mendi gorenekin, zelai zabalekin, itzal goxoekin, larreko lorekin, Zuhaitz muskilekin, pentze belarrekin, ogi buruekin, egin oihu : 4 - Ur eta lurretan bizi direnekin, xorien tiruri ta bizi hotsekin gizon emaztekin, zu iduriekin, gazte guziekin, egin oihu : 5 - Dantzarako keinu esku-deiarekin, itxaropen berriz bete pottarekin amodio beroz bota soarekin, ur et’arnorekin, egin oihu : M 12 - Kristo Erregeri Hymne au Christ-Roi Kristo Erregeri, Eskualdunek agur ! Kristo Erregeri agur, agur ! (bis) 1 - Nor da egundaino erregerikan Zu, Jesusen pare, besterik izan ? Bihotzez dautzugu otoitz errepikan Kristo, Agur. 2 - Jin zinen Aitari obeditzera Jesus, hiltzeraino jautsia zira. Aitak igan zaitu errege-alkira Kristo, Agur. 3 - Lurraren gainean manatu nahiz Gerlan bizi dira haurride ainitz. Anai-erresuma zuk egizu berriz Kristo, Agur. 4 - Nola etzintazke zu erregea Nork luke guretzat bihotz hobea ! Izan zaite gure gogoen jabea Kristo, Agur. 5 - Errege horrek du zerbitzaria Errege-tronuan berak jarria. Aldiz zerbitzari eman da nausia Kristo, Agur. 6 - Iragankorra da gure mundua Lur huntan laster da geldi ordua, Zuk, betiko duzu zeru erreinua, Kristo, Agur ! 7 - Zorion goseak dauka gizona Hori lurrak eman ez lezaiona : Jesus berbera da gure zoriona Kristo, Agur. M 12b - Kristo Erregeri Gloire au Christ, notre Roi ! Kristo Erregeri, Eskualdunek agur ! Kristo Erregeri agur, agur ! (bis) 1 - Itsaso, mendiak, ibai, zelaiak, Zuretzat eginak, dira zureak, Ureko uhainek, mendiko oihanek : Kristo, Agur ! 2 - Airean doatzan xori ederrek Lurreko ihizi handi azkarrek, Pentzeko loreak, zeruko izarrak : Kristo, Agur ! 3 - Aingeru guzien errege Jauna, Errege’re zira, gizonarena. Nun da Erregerik, zu bezalakorik ? Kristo, Agur ! 4 - Erregen Errege hola zirena, Nola ote zira atze egina zuhauren etxean, zure erresuman ? Kristo, agur ! 5 - Tokiz-toki zira herrestatua, Mihi guzietan laidostatua ! ororen Errege, trufatzen zaituzte ! Kristo, agur ! 6 - Orotarik kanpo emana zira... Zato gurekilan Euskal-Herrira : Zure gira oro, orai eta gero ! Kristo, agur ! 7 - Lur hau oro zuri kendurik ere, Zerua gelditzen zauzu halere : Zeru hortarat gu hel-araz gaitzazu ! Kristo, agur ! M 04 - Kristo ganik "Qui nous séparera de l'amour du Christ ?" Ikusten dut zerua zabaldua: Han behar dut egun batez sartu. Bai, Kristok du mundua garraitua: Zeruraino eremanen gaitu. 1. Kristo ganik zerk urrun, nork berex gu ? Jainko dugu: gu baitan da bizi. Dugularik lan, gudu, gaitz eta min, Kristorekin lur huntan zerk izi ? 2. Mundukoen zaintzale gurekin da: Hari galda goi argi, goi indar. Haren argi dirdiran, bat gaiten joan: Ilunbetan gaitzeri gaur oldar. 3. Odoletan da Kristo gu maitez hil, Gaiten ibil kar pizten gu ere. Jautsia zen sor zadin lurrean su : M 11 - Kristo gur’errege Honneur et gloire au Christ-Roi ! Kristo gur’Errege adora dezagun, Zeru-lurren jabe ezagut dezagun. 1 - Oi fededun jende dohatsua, Erraustu dauk harek ifernua (bis) Hara zeru-gaina zabaldua. 2 - Goazen oro Kristo aintzidari : Gizonen bihotzak beude Hari (bis) Mendez mende eta herriz herri. 3 - Mundua ahuspez begokio, Orotan dadien bozkario : (bis) Kristo Erregeri laudorio. M 05 - Kristoren bihotza Le coeur du Christ nous appelle à aimer avec lui Zu lagun, lan egin dezagun elgarrekin Mundua zu ganat bil dadin. Gu denak zuk bat egin eta Gu baitan zuk maita zeruan den Aita. 1- Kristoren bihotza dena su da, Nahi du mundua bat egin. Gurutze gainetik dago deika Maitatzen har gaiten Harekin. 2 - Gizonen onetan moldatu du Zeruko Jainkoak mundua, Bakotxa betitik du hautatu Bai eta Semean deitua. 3 - Herriak, mintzairak, jendeak bat, Izanen baitira zeruan, Gogotik dezagun zuk bezenbat M.20 - Kristoz gaitu Christ en nous, nous en Christ Kristoz gaitu Kristok hazi, Nahiz gutan bizi. Kristoz gaitu Kristok hazi, Gaiten hartan bizi. 1 - Izan suhar, izan ezti, Kristoz denak bezti. Esker onak eman beti Izan « Eukarizti » 2 - Kristorekin gaizkiari Gaiten gogor ari. Kristo dugun aintzindari Eta goiko sari. 3 - Kristo lagun, Kristo bide. Goazen dena fede. Denak hartan adixkide. Goazen zeru alde. M 09 - O Jesusen bihotz maitagarria Coeur de Jésus, refuge des pécheurs 1 - O Jesusen bihotz maitagarria , Amodioz beti gainditua. O grazia guzien iturria, Zu zare zu gure ihes lekua. Bihotz hortan, oraino flako denak Kausitzen du bere sosegua ; Tristezian eta penetan denak Aurkitzen du kontsolamendua. 2 - Zuek, dio bihotz aberatsenak, Penatuak bizi zaretenak, Ene haurrak, zatozte, ene ganat, Nik kenduko ditut zuen penak. Entzuten dut bai gonbidu eztia, Ikusten dut zoin maitagarria Zoin ona den zuk eman lokarria, Zoin arina zure uztarria. 3 - Zuk erraiten daukuzu : “ Noiz artean Ene ganik urrun, o gizona, Bilatuko duk beti gezurrean, Bekatuan, hire zoriona ? “ Zu izanen zare ene bizia Beti Bihotz adoragarria, Ontasuna, esperantza guzia, Zu bakarrik ene gutizia. M 08 - O Jesusen bihotz samur Coeur de Jésus, fais-moi brûler d'amour pour toi ! O Jesusen bihotz samur, enetzat idekia, Otoi, emazu neurean zu ganako lehia. 1 - Ikusiz zure burua arantzez betea, Niholere ez dut nahi lorepean neurea. 2 - Gurutzea dakarkezu zure bihotz garbian : Nik ere dut ekarriren neurearen erdian. 3 - Jasanen dut gurutzea gogotik, zuk bezala : Sekulan salbamendurik ezin duket bertzela. 4 - Egizu onets dezadan zuk onesten duzuna, Dezadan higuin osoki higuingarri zaitzuna. 5 - Irakasten darotazu umil, ezti izaiten, Ene jaidura gaixtoak artarekin zehatzen. L 02 - Trinitate saindu saindua Trinité Sainte, nous t'adorons Trinitate saindu saindua : Aita, Semea, Gogoa, Zuk derabilazu mundua, Zu zare denen Jainkoa. 2 - Aita indartsua, egizu Orotan zure nahia, Zorionerako baituzu Deneri eman bizia. 3 - Ospe zuri, Jainko Semea, Osoki Aita iduri, Zure odol hoben gabea Baituzu maitez ixuri. 4 - Pitz argi, zorion eta su, Oi Jainko Gogo saindua, Oraidanik gaiten dohatsu Fedez gozatuz zerua. 5 - Aita, Seme, Gogo Jaunari Ospe menderen mendetan. L 03 - Trinitate Saindua Trinité Sainte, à Toi nos hommages Trinitate saindua, Zu, gure Jainkoa, Zerukoen batasun amodiozkoa ! hel bekizu lurraren goresmen leloa ! 1 - Jesusek du salatu egia, Badugula zeruetan Aita. Berak dauku zabaldu berria Zenbat diron Jainko batek maita. 2 - Aita onak eskaini Semea Zare, Jesus, Aita bezain Jainko. Lur hotz hunek nor zuen hobea Maitasunez gure salbatzeko. 3 - Izpiritu saindua lokarri Hiru dira, eta bat Jainkoa. Hortik zaio emana lurrari Bizi saindu, sugar betikoa. 4 - Aita, Seme, Izpiritu Saindu, Guretako Jainko bat ber bera. Iturrira nahi gaitu bildu Edan eta hartan saindutzera.